jueves, 6 de noviembre de 2008

Iritzia

HTML- aren inguruko atalak orain argiago dauzkat, hasieran ez bainuen oso ondo ulertu, zer zen edo zertarako.
Teoria irakurri eta landu ondoren hobetu ulertu dut.

martes, 4 de noviembre de 2008

Hyper Text Markup Language















HTML edo HyperText Markup Language web orriak egiteko sortu zen markaketa lengoaia bat da. Informazioa egituratzeko erabiltzen da (testua paragrafo batean, zerrenda batean edo beste era batean sailkatuz) eta itxura ere deskribatzeko erabil daiteke.Tim Berners-Leek sortu zuen.Interneti eta nabigatzaileei esker, HTML dokumentua sortzeko formaturik ospetsuenetarikoa bihurtu da.


HTML-ren oinarrizko etiketak:

HTML dokumentu guztietan derrigorrez agertu beharreko etiketak:

HTML: dokumentuari hasiera ematen dion etiketa
HEAD: dokumentuaren goiburua definitzen du, honen barruan honako azpiatalak aurki ditzakegu:
TITLE: Orriaren izenburua zehazten du
LINK: zenbait ezaugarri aurreratuak definitzeko erabiltzen da, BODY: dokumentuaren eduki nagusia edo gorputza definitzen du, ezaugarriak adibidez
kolorea eta ertzak. Gorputza edo BODY ren barruan hainbat etiketa sartzen dira.
Adibidez:
H1, H2,... H6: dokumentuaren izenburuak edo goiburuak tamaina ezberdineko letra-tipoan.
P: paragrafo berria.
TABLE: Taula baten hasiera
A: web orrialdearen barruko nahiz kanpoko esteka